Hemen zaude: Ongarai Eskola / Hezkuntza eskaintza: Lehen Hezkuntza
Hizkuntza / Idioma

Hezkuntza eskaintza

HAUR HEZKUNTZA

LEHEN HEZKUNTZA

2 urte

3 urte

4 urte

5 urte

     

>>

         

HAUR HEZKUNTZA



Haur hezkuntzako ikaskuntza prozesu osoa euskeraz egiten da.

Talde orekatuagoak osatzen ditugu, adina, sexua, eta gaitasunak kontutan hartuz.

Haur Hezkuntzan helburu garrantzitsuena haurraren garapen integrala bultzatzea da (afektibo-emozionala, sentso-motorea, soziala eta kognitibo-linguistikoak).

Etapa honetan haurrek era global batean ikasten dute. Hau dela eta, gure eskolan ikuspegi globalizatzailea jarraitzen dugu haurraren garapen eremu guztiak interesgune baten inguruan txertatuz eta haurraren gertuko egoerak, interesak eta haien aurrezagutzak kontutan izanik.

Gure praktika pedagogikoaren oinarriak jarduera ekintzak, jolasa, behaketa eta esperimentazioa dira bai banaka baita taldeka ere.

Gure lana 5 ardatzetan oinarritzen da.

  1. Errutinak (eguraldia, data, zerrenda, tenperatura, menua...).
  2. Saio trinkoak (Euskara).
  3. Txokoak (sinbolikoa, tailerrak, lengoaia, matematika...)
  4. Unitate didaktikoak edota proiektuak.
  5. Umeen emozioak eta haien arteko harremanak.

ANTOLAMENDUA ETA FUNTZIONAMENDUA

Guztira 8 gela daude:

  • 2 urteko 2 gela
  • 3 urteko 2 gela
  • 4 urteko 2 gela
  • 5 urteko 2 gela


Funtzionamenduaren aldetik 3 motatako taldeak burutzen dira:

  • TALDE HANDIA (gelako taldea) errutinak, euskara, musika, psikomotrizitatea eta ingelesa lantzeko.
  • TALDE TXIKIAK
  • TALDE MALGUAK

  • Bi urtetik aurrera Psikomotrizitatea.
  • 4 urtetik aurrera Ingelesa
  • 3 urtetik aurrera  Musika.
  • 4 urtetik aurrera Informatika.

LEHEN HEZKUNTZA



Gure ikasleriaren ikaskuntza-prozesua honako printzipio metodologikoetan oinarrituko da:

  • Abiapuntutzat ikasleak dakiena hartuko dugu, hau da, aurretik dituen ezagutzak.
  • Aktiboa. Uste dugu beharrezkoa dela ikaslearengan jakingurazko jarrera, kritikoa eta ikertzailea sustatzea, komunikazioaren eta lanaren bitartez bere prestakuntza eta ikaskuntzak eskuratzeko oinarri bihurtuko dena.
  • Gaitasunen araberako ikaskuntzen planteamendua, egoera eta testuinguru zehatzetan ezagutzak erabiltzeko garrantzia eta bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarako oinarriak prestatzekoa nabarmenduta.
  • Era berean, irakaskuntza pertsonalizatua ematen saiatuko gara, ikasle bakoitzaren beharrak, interesak, mugak eta erritmoa aintzat hartuta, horretarako bakoizpeneko teknika ezberdinak eta metodologia aktiboa eta parte-hartzailea erabiliko ditugu.
  • Ildo honetatik, ikastetxearen hezkuntza jarduera elkarrekiko begirunean, elkarrizketan, elkarlanean eta elkartasunean oinarrituko da, eboluzio erritmo eta gaitasun intelektual ezberdinak onartuta.


Eskolak zenbait balio transmititu behar ditu.
Gure ikastetxeak hauek jotzen ditu funtsezkotzat:

  • Besteekiko eta norberarekiko begirunea.
  • Elkartasuna.
  • Tolerantzia.
  • Gure gizartea hobetzeko interesa.
  • Elkarrizketarako jarrera.
  • Ingurumenarekiko errespetua. Eskola saiatzen da eskola ikaskuntzek ikasleei ahalbide diezaieten eremu naturala arduraz baloratzea eta gozatzea, giza jarduerek bertan dituzten ondorioak ulertuta, horrela haren babes, kontserbazio eta hobekuntzan aktiboki lagundu ahal izateko. Horretarako, Agenda 21ko espirituari jarraituz, birziklatzea, energia aurreztea, zarataren maila jaistea, ortua lantzea, animaliak zaintzea.
  • Norberaren hizkuntzaren erabilera eskola komunitateko kide guztioi onartutako eskubidea da. Euskararen hizkuntza normalizazioari laguntzeko helburuarekin, herrialdeko berezko hizkuntza gisa baita, eskola eremuaren inguruneko, komunikazioko eta irakaskuntzako hizkuntza gero eta gehiago izan dadin saiatuko gara. Edonola ere, ikastetxeak helburu izango du eskola amaitutakoan ikasleek bi hizkuntza ofizialak ondo jakitea, mintzamenari zein idazmenari dagokienez.
  • Hizkuntza aniztasunerantz aurrera eginda, ikastetxean indartu egiten da atzerriko hizkuntzaren ikaskuntza.

C.E.I.P. Kueto H.L.H.I.


Gran Vía 52
48910 - Sestao
Telefonoak: 944 954 076
Faxa: 944 951 103

info@kuetoeskola.com
© 2014. C.E.P. Kueto L.H.I. LEGAL OHARRA