Hemen zaude: Kueto Eskola / Ikastetxeko proiektuak
Hizkuntza / Idioma

Proiektuak

Zentroaren proiektuak

BIKOTEKA IRAKURTZEN

Bikoteka Irakurtzen proiektua bigarren zikloan mantendu da eta bostgarren mailara hedatu egin da.


Proiektu honen helburua berdinen arteko tutoretzaren bidez , irakurketa ohiturak eta ulermena hobetzea izan da. Programa hau familien partaidetzarekin egiten da eta parte hartze, asetze maila eta helburuen lorpen maila oso ona da.

BIKOTEKA IRAKURTZEN (pdf)

e-TWINNING

Hirugarren zikloko ikasleekin e-Twinning proiektuan parte hartzen dugu, “olerkia norbaiten erara” landuz  Italia eta Ingalaterrako eskola banarekin izan zen iazko proiektua eta emaitzak oso onak izan dira.


Ikasleek, olerkiz beteriko audio-liburua sortu dute. Olerkiak  zeharka landu dira. Metodologi berri honen oinarriak ipini dira eta hurrengo ikasturtean ikasleei tresna eta lan ikuspuntu berriak eskaintzeko aukera edukiko dugu.



TALDE ERAGILEAK

Talde eragileak laugarren eta bosgarren mailetan egin ditugu, bereziki matematika eta ingurune arloak lantzeko.


Talde hauen helburua ikasleek euren artean eraginez denbora osoa ikasten joatea da. Horretarako gelako ikasle guztiek ikas dezaten  bultzatu da, Besteen lanetan parte hartzeko  zailtasun handienak dituzten ikasleak ere lanean parte hartzeko aukera izan dute,  eta lana lehena amaitu edo ulertu dutenek berriz besteei azaldu  diete.
 
Lana hau aurrera eramateko, gelako ikasleak talde heterogeneoetan banatu dira , generoan , ikasketa mailan edo eta kultur jatorrian.Talde bakoitzean ekintza desberdin bat  egin da , eta ekintza bakoitza boluntario batek edo tutoreak berak  tutorizatu du.


Ikasle, irakasle , boluntari eta familien aldetik  jasotako balorapenak oso onak izan dira eta hurrengo ikasturterako jarraitzeaz gain ahal bada ( bolondresak lortzen baditugu) beste mailetara hedatzeko asmoak ditugu.


IKASKETA KOOPERATIBO PROGRAMA

Ikasketa Kooperatibo programa martxan jarri dugu maila guztietan. Honetarako berritzeguneak antolatu duen formazioan  parte hartu dugu, Vic Unibertsitateko irakaslea den Jose Ramon Lagoren eskutik. Aurten talde kohesioa, edukiak lantzeko egitura batzuk eta lantalde planak ikusi eta gelara eraman ditugu. Balorazioa ere positiboa izan da.

Proiektu honen helburua , lana autonomiaz egiteko tresnak ematea eta denon parte-hartze maila handitzea da

Eskolak elkarlanerako lekua izan behar duela uste dugu. Harremanak garatzeko gunea, pertsonen arteko trukaketak,eta elkarreragineko saiakerak aurrera eramateko lekua. Hau da ikasketa kooperatiboaren eskola-kultura berria eraikitzeko gunea.


Hori lortzeko lana hiru zatitan banatu dugu:

  1. taldeak sendotzeko dinamika desberdinak ezagutu eta aurrera eraman.
  2. Lan kooperatiboko egiturak ezagutu eta aurrera eraman
  3. talde lana egin eta aurrera eraman:

Lana dinamizatu ahal izateko, ziklo bakoitzean koordinatzaile bana egon da. Lau koordinatzaileek astean ordu eta erdi eduki dute euren lana aurrera eraman ahal izateko (geletako lanaren plangintza, formazioa,  beste eskoletakoekin harremanak, Berritzeguneko Aholkulariaren laguntza, materialen egokitzapena.


Horretaz gain gure esperientzia azalduz eta beste eskolei parte hartzeko animatuz, formazio saioetan parte hartu dugu.

Helburuen lorpen maila ona izan da arrazoi desberdinak direla medio.

  • Irakasleen parte hartze eta inplikazio maila ( 5 urteko geletako tutoteak, Lehen Hezkuntzako tutore guztiak eta aritu batzuk)
  • Programatutako guztia aurrera eraman ahal izan da.
  • Koordinatzaileek aukera eduki dute Jose Ramon Lagok emandako saioetan parte hartzeko
  • Beste eskoleei gure esperientzia kontatzeko konpromezua bete du

Oso balorapen ona izan du partehartze maila altuak  eta eskolako irakasleen jarrerak.

IKASKETA KOOPERATIBO PROGRAMA (pdf)



C.E.I.P. Kueto H.L.H.I.


Gran Vía 52
48910 - Sestao
Telefonoak: 944 954 076
Faxa: 944 951 103

info@kuetoeskola.com
© 2014. C.E.P. Kueto L.H.I. LEGAL OHARRA