Hemen zaude: Ongarai Eskola / Albisteak / Albiste osoa
Hizkuntza / Idioma
05/07/2018

OPORRETAN GOAZ!


Pertsiana jaisteko eguna heldu da.


Pertsiana jaisteko eguna heldu da eta urtero bezala, agur esateko garaiko gazi-gozo zaporea geratzen zaigu ikasle naguasiak agurtzean (ondo joan… ta noizean behin etorri), hainbat lankidei omenaldia egitean (inoiz guztiz joango ez zaretelakoan) eta gurekin batera bidearen zatitxo bat egin duten altxorrei “gero arte” esaten baino ez garenean ausartzen (irailan hemen nahi zaituztegu!).  Etorriko zaizkigun erronka berriei energiaz aurre egiteko nahitaezkoa izango duzue etxerako lanak behar bezala betetzea: Haurtzaroari keinua egiozu eta euripean busti, putzuetan egin jauzi,egizu negar, barre, ohiu,  lokatsarekin zikindu itzazu eskuak, liluratu zaitez inurrien desfielarekin, itsasoan murgildu,  egon bakarrik, akonpainatuta, maite duzun hori zaindu zure beharrak ahaztu barik, zintarrietan salto egin eta, begiratzen ez zaituztenean, dantzatu, dantzatu asko. Prest? Irailera arte.


Dokumentuak:


C.E.I.P. Kueto H.L.H.I.


Gran Vía 52
48910 - Sestao
Telefonoak: 944 954 076
Faxa: 944 951 103

info@kuetoeskola.com
© 2014. C.E.P. Kueto L.H.I. LEGAL OHARRA