Hemen zaude: Ongarai Eskola / Albisteak / Albiste osoa
Hizkuntza / Idioma
16/03/2020

DENA ONDO ATERAKO DA


Egun bizi garen osasun kolektiboarentzat konplexua den ez-ohiko egoera dela eta, ahal den neurrian, gure betebeharrak etxeko segurtasunatik aurrera eramatea erabaki dugu,


Kaixo familiak!

 

 

Egun bizi garen osasun kolektiboarentzat konplexua den ez-ohiko egoera dela eta, ahal den neurrian, gure betebeharrak etxeko segurtasunatik aurrera eramatea erabaki dugu, COVID-19 famatuari aurre egiteko etxean geratzeko deialdiarekin bat eginez. 

 

Aurrean, beraz, erronka paregabea dugu: familia zein neska-mutilekiin dugun konpromiso profesionala mantentzea. Baina oraingoan, gure lanari zentzua ematen dion gertutasunik gabe. Horretarako, martxan jarriko ditugu eskuragarri ditugun baliabide digital guztiak, zorionez, gaur egun, herritar gehienengana heltzeko modukoak direnak.

 

Whatsapp, pozta elektronikoa, telegram, hangouts, google drives… gure hiztegiaren parte dira dagoeneko eta orain daukagu berebizko zentzua emateko.

 

Guztiak ondo zaudetelakoan eta egokitu zaigun “klausura” garai honek elkar zaintzeko eta gure sormena dantzan jartzeko balio izango duelakoan, gure pozta elektronikoak eskaintzen dizkizuegu gure arteko komunikazioa bermatzeko lehenengo neurri gisa. 

 

 

Ondo aterako da dena eta berehala elkar ikusiko dugu geletan!

 

Zuzendaritza taldea.


Dokumentuak:


C.E.I.P. Kueto H.L.H.I.


Gran Vía 52
48910 - Sestao
Telefonoak: 944 954 076
Faxa: 944 951 103

info@kuetoeskola.com
© 2014. C.E.P. Kueto L.H.I. LEGAL OHARRA