Hemen zaude: Kueto Eskola / Zerbitzuak
Hizkuntza / Idioma

Zerbitzuak

Zentruak eskaintzen dituen serbitzuak:

Administrazioa

Gai administratiboen inguruan, arreta zuzena eskaintzeko gunea dugu idazkaritza. Era berean interesaturik egonez gero, ezinezkoa izan delako harremanetan jartzea ohar idatziaz edo agenda erabiliz, utzi mezua idazkariari.

ORDUTEGIA:

  • Astelehena, asteartea, asteazkena, osteguna eta ostirala: 9:15 - 10:30.

TELEFONOA: 944954076

FAXA: 944951103

Jantokiko arauak

Jangelan edo jantokiko zaintzapeko orduetan egindako diziplina hutsegite edo faltek, eskola orduetan egindakoen balio bera izango dute.

Jantokiko hutsegiteak, aldez aurretik komunikatu behar dira, eta edozein kasutan ere, hutsegite hori jantokiko arduradunari justifikatu. 


Aholkularitza eta hezkuntza premia berezi taldea

Hezkuntza premia bereziko taldearen departamentuak elkarlana burutzen du, besteak beste, Berritzeguneko teknikariekin, tutore eta gainerako irakasleekin.

Hezkuntza bereziko taldea ondorengo irakaslez osatuta dago:

  • Aholkularia
  • Logopeda
  • 5 hezkuntza bereziko irakasle (4 lanaldi osoan eta beste bat lanaldi erdi)
  • 5 hezitzaile


Burutzen dituzten ekintzen artean:
  • Lan zuzena hezkuntza bereziko ikasleekin
  • Koordinazioa tutore eta familiekin


Aholkulariak ere honez gain:
  • Berritzeguneko teknikariarekin, tutore, familia eta gainerako irakasleekin elkarlana burutzen
  • Ikasleen behaketa eta jarraipena.Irakasleriarekin izaten ditugun elkarrizketetan oinarrituz, edozein eratako beharrak dituzten ikasleak detektatuz.
  • Ikasturtean zehar ikasleen prozesuaren jarraipena eta koordinazio lana egin, behar bereziak dituzten ikasleekin bereziki

Goizeko zaintza

Eskolak 07:55etatik 08:55etara harrera zerbitzua eskaintzen du, eskolak hasi baino lehen euren seme alabak ekartzeko beharra duten familientzat.

C.E.I.P. Kueto H.L.H.I.


Gran Vía 52
48910 - Sestao
Telefonoak: 944 954 076
Faxa: 944 951 103

info@kuetoeskola.com
© 2014. C.E.P. Kueto L.H.I. LEGAL OHARRA