Aurkezpena
KUETO Herri Ikastetxea Sestaoko izen bereko auzoan kokatuta dago. D ereduko Haur eta Lehen Hezkuntzako eskola bat da.
1978an zabaldu zen Carlos VII izenarekin, baina eskolak izena aldatu zuen Simondrogasko ikastolarekin bat egin zuenean.
2021-2022 ikasturte honetanan, gure familia 396 ikaslek osotzen dute.
Hauetatik 130 Haur Hezkuntzakoak dira eta 266 Lehen Hezkuntzakoak. Haur Hezkuntzako ikasleak 7 taldetan banatuta daude eta Lehen Hezkuntzakoak berriz 15 taldetan.
Eskolako guneak horrela banatuta daude:
ERAIKUNTZA NAGUSIAN
1. Solairuan:
- Haur Hezkuntzako 2 eta 3 urteko gelak.
- Jantokia
- Psikomotrizitate gela
- Irakasle gela
- Atezaintza
- Zuzendaritza
2. Solairuan:
- Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko gelak
- Lehen Hezkuntzako Lehen Zikloa
- Pedagogia Terapeutikoko gela
- Ingelerako gela
- Musika gela
- Liburutegia
- Gela erabilanitza
3. Solairuan:
- Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. Zikloa
- Pedagogia Terapeutikoko gela
- Informatika gela
- Aholkularitza
KANPO GUNEA
- Jolastoki estalia
- Gimnasioa
- Jolastokiak
- Ortu txikia