skip to Main Content

Ikasketa Kooperatibo ProgramaIkasketa Kooperatibo Programa

Ikasketa Kooperatibo programa martxan jarri dugu maila guztietan. Honetarako berritzeguneak antolatu duen formazioan  parte hartu dugu, Vic Unibertsitateko irakaslea den Jose Ramon Lagoren eskutik. Aurten talde kohesioa, edukiak lantzeko egitura batzuk eta lantalde planak ikusi eta gelara eraman ditugu. Balorazioa ere positiboa izan da.

Proiektu honen helburua , lana autonomiaz egiteko tresnak ematea eta denon parte-hartze maila handitzea da

Eskolak elkarlanerako lekua izan behar duela uste dugu. Harremanak garatzeko gunea, pertsonen arteko trukaketak,eta elkarreragineko saiakerak aurrera eramateko lekua. Hau da ikasketa kooperatiboaren eskola-kultura berria eraikitzeko gunea.

Hori lortzeko lana hiru zatitan banatu dugu:

  1. taldeak sendotzeko dinamika desberdinak ezagutu eta aurrera eraman.
  2. Lan kooperatiboko egiturak ezagutu eta aurrera eraman
  3. talde lana egin eta aurrera eraman:

Lana dinamizatu ahal izateko, ziklo bakoitzean koordinatzaile bana egon da. Lau koordinatzaileek astean ordu eta erdi eduki dute euren lana aurrera eraman ahal izateko (geletako lanaren plangintza, formazioa,  beste eskoletakoekin harremanak, Berritzeguneko Aholkulariaren laguntza, materialen egokitzapena.

Horretaz gain gure esperientzia azalduz eta beste eskolei parte hartzeko animatuz, formazio saioetan parte hartu dugu.

Helburuen lorpen maila ona izan da arrazoi desberdinak direla medio.

  • Irakasleen parte hartze eta inplikazio maila ( 5 urteko geletako tutoteak, Lehen Hezkuntzako tutore guztiak eta aritu batzuk)
  • Programatutako guztia aurrera eraman ahal izan da.
  • Koordinatzaileek aukera eduki dute Jose Ramon Lagok emandako saioetan parte hartzeko
  • Beste eskoleei gure esperientzia kontatzeko konpromezua bete du

Oso balorapen ona izan du partehartze maila altuak  eta eskolako irakasleen jarrerak.

Back To Top
Loading