Iraila iritsi da eta harekin batera eskolako giro berezia: korridoreetako algarak, berriro elkartzeko irrikak eta motxila berriak. Udako oporren ostean, indarrak berrituta eta ilusio handiz bueltatu gara Kuetora, ikasturte berriari ekiteko gogoz.
Lanean, ikasten eta sormenean oinarritutako asteak izan dira, eta bosgarren mailako ikasleek oso proiektu berezian ikertzeko eta sortzeko inplikatu gara.
Aurreko martxoak 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna izan zen eta urtero bezala eskolan ere aldarrikapen eguna izan zen. Aurten igandea izan denez, astelehenean sortu ditugu zenbait proposamen.
Supergelan irteera berezi bat antolatu dugu ostegun honetan Euskalduna Jauregira joateko, non Bilboko Orkestra Sinfonikoaren entsegu orokorra ikusteko aukera izan dugun. Jarduera hau Gertu Kultura Bizkaia programari esker egin dugu, kultura-jardueretara sarbidea errazten duen ekimen bati esker, hain zuzen.