Hezkidetza Proiektua
Hezkuntza Sailak eskola-eredu mistotik hezkidetza-eskolaren eredura igarotzeko eraldaketa-prozesua sustatu nahi du, genero-indarkeria eta sexismoan oinarritutako indarkeria-adierazpen oro prebenitzen laguntzeko.
Horretarako, “Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko gida plana” garatu zuen sailak, aipatutako planak, bigarren plan batean jarraitu zuen: “Euskal Hezkuntza Sistemarako Hezkidetzako II. Plana, berdintasuna eta tratu ona lortzeko bidean (2019-2023)”.
Plan horien helburuetako bat da ikastetxeek beren kulturan, politiketan eta jardunbideetan generoikuspegia txerta dezaten sustatzea, eskola-komunitateko eragile guztien laguntzaz eta horren harira, gure ikastetxeak Hezkidetza Poriektu propioa diseinatu eta hezkuntza departamentuko deialdian parte hartzeko aurkeztu izan du.