skip to Main Content

Steam Proiektua

Steam

UNESCOk, nabarmentzen du, halaber, gazteak – bereziki neskak– bultzatu beharra dagoela zientziaren eta teknologiaren arloko karrera profesionalak egin ditzaten. Ildo horretan, gaikuntza hori osatzeko, ezinbestekotzat jotzen du zientziaren eta teknologiaren arloko hezkuntza sustatzea, hezkuntza-maila guztietan.

2018ko ekainean STEAM Euskadi hezkuntza-estrategia aurkeztu zen, zeinaren bitartez helburu hauek sustatzen baitira:

  • Heziketa eta prestakuntza zientifiko-teknikoa sustatzea hezkuntza-etapa guztietan, horretarako eragile sozioekonomikoak ere inplikatuz.
  • Bokazio eta helburu profesionalak inspiratzea STEAM esparruan, arreta berezia jarriz neska ikasleengan, etorkizuneko erronken aurrean prestakuntza egokia jaso dezaten.
  • Euskal herritarren artean dibulgazio eta kultura zientifiko-teknologikoa sustatzea.

Ikasturte honetan gure ikastetxeak Lehen Hezkuntza osoan zehar STEAM proeiektua garatu izan du eta 2022-23 ikasturtean jarraipena eman aldera, berriztutako proposamena aurkeztu du hezkuntza departamenduak igorritako deialdian parte hartuz.

Back To Top
Loading