Aholkularitza eta hezkuntza premia bereziko taldea
Hezkuntza premia bereziko taldearen departamentuak elkarlana burutzen du, besteak beste, Berritzeguneko teknikariekin, tutore eta gainerako irakasleekin.
Hezkuntza bereziko taldea ondorengo irakaslez osatuta dago:
- Aholkularia
- Logopeda 2
- Hezkuntza bereziko 6 irakasle
Burutzen dituzten ekintzen artean:
- Lan zuzena hezkuntza bereziko ikasleekin
- Koordinazioa tutore eta familiekin
Aholkulariak ere honez gain:
- Berritzeguneko teknikariarekin, tutore, familia eta gainerako irakasleekin elkarlana burutzen du
- Ikasleen behaketa eta jarraipena egiten du
- Ikasleek izan ahal dituzten beharren detekzioa egiten du