AKEISE – Familien Elkartea
Kueto Eskola Publikoan betidanik Guraso Elkartea egon da. Elkartearen zereginak ondokoak dira:
- Ikasleen txangoak, irteera didaktikoak, Olentzero, inauteri eta kurtso amaierako jaiak, eskolaz kanpoko ekintzak sustatzeko diru-laguntzak bideratzea.
- Eskola Kontseiluan parte hartzea gurasoen kezkak eta ekarpenak helaraziz.
- Eskolaz kanpoko ekintzak antolatzea (monitoreekin harremanetan jarri, kuotak kobratu eta ordaindu…)
Guraso elkartean parte hartu edo gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, bigarren solairuan kokatuta dagoen txokoan itxaroten zaitugu. Bertan hurrengo ordutegian topatuko gaituzu:
- Astelehen eta asteartean, 17:00etatik 18:30ak arte
- Ostegun eta ostiraletan, 17:00etatik 18:00ako arte
Zalantzaren bat baduzu, eskolako telefono zenbakira edo gure helbide elektronikora jo dezakezu eta laguntzen saiatuko gara:
- Telefono zenbakia: 94 495 40 76
- kuetogurasoelkartea@gmail.com
Eta hobeto ezagutzeko, gure bloga ikusi: