skip to Main Content

IRAILEAN MARTXAN JARRI GARA!

Iraila iritsi da eta harekin batera eskolako giro berezia: korridoreetako algarak, berriro elkartzeko irrikak eta motxila berriak. Udako oporren ostean, indarrak berrituta eta ilusio handiz bueltatu gara Kuetora, ikasturte berriari ekiteko gogoz.

Lehenengo asteak egokitzapenerako izan dira. Txikienak poliki-poliki ohitu dira gela berrietara, irakasleetara eta lagunetara, eta helduenek ordutegiak, ohiturak eta lan-erritmoa berreskuratu dituzte. Gainera, aurten irakasle berri asko etorri dira gure taldea handitzera, eta besoak zabalik hartu ditugu: ongi etorri Kuetora! Pausoz pauso joan gara, baina sendo. Eta orain bai, esan dezakegu HHtik hasi eta LH6raino maila guztietan buru-belarri lanean gaudela: proiektu berriak abian, txokoak prest eta gelak bizitasunez beteta.

Aurten ere web orrialde honetan izango duzue gure berri. Astero ziklo batek kontatuko dizue zertan gabiltzan, beraz, adi egon! Ziur gaude elkarrekin ikasturte zoragarria biziko dugula. Aupa Kueto!

Dokumentu eta loturak
      Back To Top
      Loading