skip to Main Content

DR. GEORGE JEKYLLEN KONTSULTA

Urriaren amaieran irteera berezia egin genuen: Angela Figuera institutura joan ginen "Chameleon Theatre North"-ek antolatutako ingelesezko antzerki bat ikustera. Goizean goiz abiatu ginen, urduri baina pozik, ez baikenekien zer topatuko genuen eszenatoki gainean.

Urriaren amaieran irteera berezia egin genuen: Angela Figuera institutura joan ginen “Chameleon Theatre North”-ek antolatutako ingelesezko antzerki bat ikustera. Goizean goiz abiatu ginen, urduri baina pozik, ez baikenekien zer topatuko genuen eszenatoki gainean.

Antzerkia bi nortasun ezberdin zituen mediku bati buruzkoa zen. Batzuetan atsegina eta lasaia zen, eta beste batzuetan, berriz, guztiz aldatzen zen eta beste pertsona bat bihurtzen zen! Gehien gustatu zitzaiguna aktoreak gurekin egindako jolasak izan ziren: galderak egiten zizkigun, parte hartzera gonbidatzen gintuen eta une batzuetan gu ere istorioaren parte izan ginen. Horri esker, ingelesa modu naturalean eta dibertigarrian entzun eta erabili genuen, ia ia konturatu gabe. Eskerrik asko, Dan!

Esperientzia zoragarria izan zen eta barre ugari egin genituen. Mila esker Angela Figuera institutuari harrera ederragatik. Laster arte!

Dokumentu eta loturak
      Back To Top
      Loading