skip to Main Content

BITAMINA BROTXETAK PRESTATZEN

Adituek esaten dutenez, “egiten dena baino ez da ikasten”. Horregatik, elikagaien mundua asteetan zehar aztertu ondoren, 1. mailako ikasleak, ostiralean sukaldari bihurtu eta gure errezeta goxoa prestatu genuen.

Hasteko, fruta brotxetak egin nahi genituela erabaki eta gero, Eroskira joan ginen beharrezko osagaiak erostera: mandarinak, marrubiak, banana eta mahatsak. Ah! Eta brotxetan jartzeko txokolate urtua ere! Bizitzari beti eman beharko geniolako toke berezitxoa. Gero, taldeka, brotxetak prestatu genituen, frutak zuritu, zatitu eta makil txikietan jarriz. Amaitzeko (unerik onena), elkarrekin meriendatu genituen!

Primeran pasatu, eta gainera, asko ikasi genuen! Eta bai, gure aurpegiek txokolatez beteta amaitu zuten. Zein izango ote da gure hurrengo errezeta?

Dokumentu eta loturak
      Back To Top
      Loading