skip to Main Content

MUNDUTIK EUSKAL HERRIRA “NIRE BIDAIA”

EUSLE gelan “Nire bidaia” proiektua landu dugu, gure aniztasun kulturala eta istorioak ardatz hartuta. Bakoitzak bere maleta sortu du, bi atalekin: bata, gure jatorrizko herrialdeari buruzkoa; eta bestea, Euskal Herrira iritsi arte egindako bidaiaren kontakizuna.

Suposatuko duzuenez jatorrizko etxea uztea eta herrialde berri batera joatea ez da batere erraza izan, baina horrek eman digun jakintza eta esperientzia guztia partekatzea garrantzitsua da, bereziki beldurra zabaltzen duten hitz ilunen aurrean. Emaitza hunkigarria izan da! Lan bikaina egin dugu, ilusioz eta konpromisoz, eta euskaraz egiten ari garen aurrerapena agerikoa da. Egin eta gero, bakoitzak bere gelan aurkeztu du bere maleta, bere istorioa partekatuz eta egindako bidea harrotasunez erakutsiz.

Gure ibilbideaz harro gaudenez zuekin ere partekatu nahi genuen. Bidai luzeak eta bidean topatzen ditugun pertsonak ospatzen jarraitu behar ditugulako!

Dokumentu eta loturak
      Back To Top
      Loading