PILARREN SAIO MAGIKOAK

Irakurtzea eta idaztea ez dira prozesu makalak eta dakizuenez gero eta erronka handiagoa izaten ari da bi hauek indartzea gure eskoletan, batez ere pantailen erabilera desegokiak ez gaituelako batere laguntzen. Baina guk ere baditugu horren aurka borrokatzen diren superheroiak!
Pilarrek, gure eskolako ALEak, bere ezagutza eta energia guztia jartzen du Haur Hezkuntzako 5 urteko geletan eta Lehen Hezkuntzako 1. mailan astean behin egiten dituen saioetan. Bertan, fonemen irudikapen bisuala (kinestemak) eta haien soinua (kontzientzia fonemikoa) lantzen ditu, ikasleek letren mundua modu argiago eta dibertigarriago batean ezagut dezaten. Izan ere, askotan pentsatzen dugu letrak ikastea dela gakoa, baina letra bakoitzaren soinua ondo ezagutzea da irakurtzen eta idazten hasteko sekretu handienetako bat.
Zer egingo genuke guk gure Pilar gabe? Hizkuntzaren oinarriak ondo eraikitzea da etorkizuneko irakurle eta idazle onak sortzeko lehen pausoa eta saio hauei esker bide horretan gabiltza txiri-txiri. Begira zein adi gauden gurera datorrenean!



