skip to Main Content

“ESKULARRU GALDUA” NAZIOARTEKO ANTZEZLANA

Aurreko astean, nazioartean ospetsua den antzerki bat antolatu genuen gure eskolako jantokian Haur Hezkuntza osorako: "Eskularru galdua".

Web orrialdetik agurtzen zaituztegu aspaldiko partez! Badirudi erdi lokartuta egon garela baina bueltatzeko garaia heldu zaigu… Kueto beti bezain bizirik jarraitzen duelako!

Aurreko astean, nazioartean ospetsua den antzerki bat antolatu genuen gure eskolako jantokian Supergela eta Haur Hezkuntza osorako: “Eskularru galdua”. Istorio honetan Joxe Mari eta bere txakurra egur bila basora joan ziren etxerako bidean eskularru bat galdu zitzaielarik. Neguko paisaia hotz honetan, basoko animaliak berotasun bila eskularruarekin topo egin zuten eta banan-banan barruan sartzen joan ziren goxo-goxo elkarrekin lokartuz. Gutxienez, Joxe Mariren txakurra bueltatu eta izutu zituen arte!

Publikoak sorpresa handiz eta poz-pozik txalotu zuen aktore ezezagun hauen antzezlan zoragarria. Suposatzen dugu zuek ere ez dituzuela hauek ezagutuko baina badaezpada hemendik utziko dizuegu joan baino lehen egin genien argazkitxo bat. Mila esker antzerkilariei eta etorri zineten guztiei!

Dokumentu eta loturak
      Back To Top
      Loading