GUGGENHEIMEN MUSEORA BISITA

Asteartean, apirilak 29, hirugarren mailako ikasleok Guggenheim Museora irteera egin genuen. Sarrera 11:00etan zenez, museoaren ondoan dagoen parke zoragarri batean jolasteko aprobetxatu genuen. Museora egindako bisita oso aberasgarria izan zen, artista ezberdinen lanak ikusteko aukera izan baikenuen. Zalantzarik gabe, haurrei gehien gustatu zitzaien erakusketa In situ izan zen.
Erakusketasail berri bat da, eta praktika garaikidearen mugak gainditzen dituzten kokapen espezifikoko instalazioak aurkeztea du helburu. Artearen, teknologiaren, musikaren eta performancearen esparruetan lan egiten duten autoreak bilduz, in situ espazioa hautemateko eta bertan bizitzeko modu alternatiboak ikertzen ditu.
Bai joateko eta bai itzultzeko metroa erabili genuen garraiobide gisa.
Oso ondo pasatu genuen eta eguraldia zoragarria izan zen!




