skip to Main Content

HURBIL DITUGUN EMAKUME AUSARTAK

Aurreko martxoak 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna izan zen eta urtero bezala eskolan ere aldarrikapen eguna izan zen. Aurten igandea izan denez, astelehenean sortu ditugu zenbait proposamen.

Aurreko martxoak 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna izan zen eta urtero bezala eskolan ere aldarrikapen eguna izan zen. Aurten igandea izan denez, astelehenean sortu ditugu zenbait proposamen.

Gure aurtengo markoa “Hurbil ditugun emakume ausartak” izan da eta horri lotutako zenbait jarduera antolatu ditugu. Honen bidez balorean jarri nahi izan ditugu emakume horiek eta horretarako emakume hauen deskribapenak egin ditugu mailaz maila baliabide desberdinak erabiliz (elkarrizketak, deskribapen sinpleak, QR kodeekin konektatuta baliabide digitalak, etab.). Amak, izekoak, ahizpak, amamak, oraingo irakasleak eta irakasle ohiak izan dira gehien etorri zaizkigunak burura baina egia esan, sortu dugun eztabaida izan da benetan aberasgarriena.

Nahiko omenaldi polita izan da gure ustez, baina omenaldi guzti hauek eskas geratuko zaizkigu gure egunerokotasunean benetazko aldaketak sustatzen ez ditugun bitartean. Gogoratu martxoak 8 egun bat besterik ez dela eta aldaketa esanguratsuena egunero gure etxeetan, plazetan eta herrietan sustatzen duguna dela!

Dokumentu eta loturak
      Back To Top
      Loading