skip to Main Content

BIZITZAK SALBATZEKO PREST!

Gaur egun berezia izan da LH 4. mailako ikasleentzat. Gurutze Gorriko anbulantzia eta bertako langileen bisita jaso dugu eskolan, eta esperientzia oso aberasgarria izan da.

Gaur egun berezia izan da LH 4. mailako ikasleentzat. Gurutze Gorriko anbulantzia eta bertako langileen bisita jaso dugu eskolan, eta esperientzia oso aberasgarria izan da.

Ekintza hau gure “Medikuak gara” ikas-egoerarekin estu lotuta egon da. Profesionalek anbulantzia barrutik erakutsi digute, erabiltzen dituzten materialak azaldu dituzte eta larrialdi egoeretan nola jarduten duten kontatu digute. Bukaeran galdera asko egiteko aukera izan dugu eta interes handiz jarraitu dugu profesionalen azalpena. Bisita honi esker, osasunaren, laguntzaren eta elkartasunaren garrantzia hobeto ulertu dugu.

Gainera, askok motibazio handia sentitu dugu etorkizunean besteei lagundu ahal dien lanbide bat ezagutzeko aukerarekin. Agian hemendik urte batzuetara gu gara laguntza behar duzuenean anbulantziarekin agertzen garenak!

Eskerrik asko Gurutze Gorriko hain esperientzia polita eta hezigarria eskaintzeagatik!

Dokumentu eta loturak
      Back To Top
      Loading