skip to Main Content

SUPERGELAK MUSIKAZ GOZATZEN DU EUSKALDUNA JAUREGIAN

Supergelan irteera berezi bat antolatu dugu ostegun honetan Euskalduna Jauregira joateko, non Bilboko Orkestra Sinfonikoaren entsegu orokorra ikusteko aukera izan dugun. Jarduera hau Gertu Kultura Bizkaia programari esker egin dugu, kultura-jardueretara sarbidea errazten duen ekimen bati esker, hain zuzen.

Bisitan zehar orkestra handi batek nola entseiatzen duen zuzenean ikusi dugu, instrumentu desberdinak entzun ditugu eta musika areto handi batean disfrutatzeko aukera izan dugu. Egia esan gure lehenengo aldia izanda Euskalduna Jauregian, ez dakigu zer izan den gehien harritu gaituena: hain espazio izugarri handi eta elegante baten egotea edo musikari hain talentutsunak jotzen dituztenak entzutea.

Gauza berriak ikasteaz gain, primeran pasatu dugu elkarrekin esperientzia hau partekatzen. Ordenagailuz egindako musika gero eta ohikoagoa den arren, benetako biolinak, oboeak edo tinbalen soinua entzutea ez datorkigu txarto belarriekin eta bihotzekin konektatzeko.

Ea hemendik gutxira berriz gonbidatzean gaituzten eta hurrengoan musika jotzeko aukera ere daukagun!

Dokumentu eta loturak
      Back To Top
      Loading