2 URTEKO EKOSISTEMAK EZAGUTZEN GOAZ
Haur hezkuntzako 2 urteko gelan egokitzapenean egon gara irailean zehar eta poliki-poliki bagoaz gelako ekosistemak eta lagunak ezagutzen.

Haur hezkuntzako 2 urteko gelan egokitzapenean egon gara irailean zehar eta poliki-poliki bagoaz gelako ekosistemak eta lagunak ezagutzen.
Mugimendu ekosisteman saltoka, korrika, arrapaletan gora eta behera, dantza egiten…aritu gara. Eta mozorratu ere!
Esperimentazio ekosisteman proposamen ezberdinetara hurbildu gara, makarroiak poteetan sartuz, harearekin jolastuz…eta benetan disfrutatu ditugu!
Ekosistema lasaian ere aukera batzuk izan ditugu gure jakinmina asetzeko, hala nola kolore ezberdinetako kutxa batzuk gauzak sartu eta atera ahal izateko.
Proposamen berriak deskubritzen ditugun heinean, informatuko zaituztegu 🙉