skip to Main Content

3, 2, 1, GOAZEN GRABATZERA!

Gure STEAM proiektuak eskolako Podcast baten sorrera izan du helburu, tresna pedagogiko berritzaile gisa, STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) printzipioak integratuz.

Kueto eskolako Podcast grabatzeko prest gaude!

1. hiruhilean zehar LHko maila guztietan lanean egon gara gure Podcast antolatzeko eta martxan jartzeko. Zikloka egin dugu lan eta denon artean lortu dugu! Aho txiki, Kueto prest?? 1.zikloan, Podcast iragartzeko kartelak egin dituzte, eta 2. zikloan helburu berdinarekin iragarkiak ere egin dituzte, baina kasu honetan entzutekoak izan dira. Bitartean 3. zikloan Podcastaren izena eta irudia sortu eta erabaki da eta 6. mailakoek Podcastaren estruktura eta antolakuntza burutu dute. Grabatzeko lekua eta behar den teknologia ere badekogu prest otsailean maila guztien grabaketekin hasi ahal izateko.

Gure STEAM proiektuak eskolako Podcast baten sorrera izan du helburu, tresna pedagogiko berritzaile gisa, STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) printzipioak integratuz.

Podcast bat sortzeko proiektu honek aukera paregabea eskaintzen du STEAM printzipioak ikasleen ikaskuntza-prozesuan modu praktikoan eta esanguratsuan integratzeko. Beren gaitasun akademikoak, teknologikoak eta komunikaziokoak indartzeaz gain, proiektu honek sormena, pentsamendu kritikoa eta lankidetza sustatzen dituen esperientzia aberasgarria eskainiko die, XXI. mendeko erronkei aurre egiteko prestatuz.

Baina zein konexio du proposamen honek gure eskolako errealitatearekin? Azken urteetan gure eskolan sortu diren erronka handienen artean Hizkuntza Komunikaziorako Konpetentziaren indartzeak eta metakognizioa sustatzeko tresnen garapenak protagonismo nabaria hartu dute. Testuinguru honetan STEAM proiektu hau bi horiek indartzeko primerako tresna dela uste dugu.

Alde batetik, Hizkuntza Komunikaziorako Konpetentziari dagokionez, konpetentzia bere osotasunean lantzeko aukera paregabea da. Podcasta prestatzeko proposamenak ikasleen ikerketa mekanismoak jartzen ditu martxan lehenengo une baten. Hortik aurrera, Podcastan garatuko dena, hainbat hizkuntza konpetentzia garatu beharko dituzte ikasleek: ideiak garrantziaren arabera lehenesteko konpetentzia, testuak planifikatzeko konpetentzia eta, batez ere, ahozkotasuna egokitasunez garatzeko konpetentzia.

Beste alde batetik proposamen honen bitartez eskolan egindako ikas-egoeren metakognizioa sustatzea bilatzen da ere. Podcast bat primerako espazioa izan daiteke ikasleek gela barruan jorratu dutena eskolako beste espazio batzuetara eramateko eta aldi berean egin duten
ikaskuntzari buruzko hausnarketa eta transferentzia prozesuak bultzatzeko.

Dokumentu eta loturak
      Back To Top
      Loading