4 ETA 5 URTEKO EKOSISTEMAK MARTXAN BERRIRO

Egun on lagunak!
Hona hemen gure egunerokoa, Haur Hezkuntzan. 4 eta 5 urteko geletan, Mugimendu Autonomoan aritzen gara, lau ekosistemen artean:
- “Atelierra”: lengoaiak, artea, sormena…
- “Hitz eta Pitz”: hizkuntza.
- “Eureka!”: pentsamendu logiko-matematiko.
- “Laborategia”: zientzia.
Honen bitartez, haurroek lau ekosistemetaz gozatzen dute, autonomoki mugitzen ekosistema batetik bestera, beraien interesek eta beharrek bultzatuta. Haurrak dira euren ikaskuntza-prozesuaren jabe eta protagonistak, eta gu, hezitzaileok, bidelagunak prozesu luze honetan.
Hezitzaileon papera gela bakoitzeko espazioak eta mikroespazioak sortzea, antolatzea eta elikatzea da, maila ezberdinetako proposamen erakargarriekin.
Mugimendu Autonomoak haurren garapen maila ezberdinak errespetzea ahalbidetzen du, beraien prozesu indibiduala akonpainatuz, eta euren interesak eta beharrak abiapuntutzat hartuz, bizitzarako haur konpetenteak hezteko.
Zer iruditzen zaizue?






