BELDURRAK PIZTU, ILUNTASUNA BIZI!
Kalabazak hustu, kandelak piztu… Gau Beltza urriaren 31an ospatu dugu Kueto Eskolan. Ohitura zaharrak berreskuratuz, eskolan hainbat ekintza egin ditugu: antzerki beldurgarria, jolasak, apaingarriak…
Jatorrian, udaren amaiera ospatzeko jai egun bat zen. Garai batean, ama-lurraren zikloen arabera bizi ziren gizakiak, berebiziko garrantzia baitzuten urtaroek eguneroko bizimoduan. Neguaren etorrerarekin, laburtzen doaz egunak eta luzatzen gauak. Urteko urtaro ilunenean sartu baino lehen, festa egiten zuten aitzina gure arbasoek.
Gaur egun Arimen Gaua hildako ahaideak (senide eta
lagunak), omendu eta gogoratzeko eguna bihurtu da eta mundu osoan ospatzen da. Gu ere, Kueto Eskolan, ohitura zaharrak berreskuratuz eta gure historia kontuan izanik, zapi zuria buruan jantzi eta eskolan zehar ibili gara:
Xanduli, manduli
kikirriki…
Eman gaztainak guri!
Xanduli, manduli,
kikirriki…