skip to Main Content

IKASTURTE HASIERA ERRITMOAREKIN

Lehen hezkuntzako txikienek oso erritmo onean hasten dute ikasturtea eta musika saioetan dantza gogoraerraza egin dute.

Oraingo honetan gure musika irakasleak, Ugaitzek, Minoesjka abesti holandarra aukeratu du, ikasleek haien irudimena askatu ahal izateko. Dantza ezinhobea da ikasturteko lehen egunetarako. Horren bidez, ikasleek dantzaz gozatu dute, eta, aldi berean, lotsa galdu dute, imitatzean eta imitatuak izatean.

Ikasleen zeregina aktiboa eta parte-hartzailea da jarduera osoan: zirkulua osatzen ari denak arreta jarri behar dio erritmoari eta erdian dagoen kideari, ondoren urrats bera egiteko; era berean, erdiko posizioan dagoenak txanda hori definituko duen urratsa markatu behar du.

Ikusten duzuenez, asko dira dantza honen abantailak, beraz animatu zaiezte ere etxeetan ipurdi horiek mugitzera!!!

Aukerak amaigabeak dira, irudimena da muga! 💃 🪩 🕺

Dokumentu eta loturak
      Back To Top
      Loading