JOLASTEN BIZI ETA JOLASTEN IKASI
Irailari hasiera eman diote 2. mailan "Jolasten bizi" proiektuarekin
Egun on Kuetoirakurle!
Iraila bukatu egin da eta bete-betean sartu gara kurtso berri honetan. Zelako abenturak bizi izango ditugu 2022-2023 kurtsoan? Ziurrenik asko (eta onak) izango dira.
Momentuz gure 2. mailako ikasleak burubelarri daude sartuta “Jolasten bizi” proiektuan. Ez dakizue zein puntura arte diren erabilgarriak antzararen jolasa, partxisa edota kartak bezalako jolasak zenbait kontzeptu lantzeko: zenbakien balioa, ordena, batuketak eta kenketak…
Ez al da jolasa ikasteko modurik dibertigarriena?