“MEDIKUAK GARA” PROIEKTUA LANTZEN
Laugarren mailan, "Medikuak gara" proiektua egon gara. Zorionez, bi osasun-profesional etorri zaizkigu eskolara azken aste hauetan.

Laugarren mailan, “Medikuak gara” proiektua egon gara. Zorionez, bi osasun-profesional etorri zaizkigu eskolara azken aste hauetan.
Uxuek, Gurutzetako ospitaleko pediatria zerbitzuko erizainak, ospitaleei buruzko gauzak azaldu zizkigun: noiz joan behar dugun, nola antolatzen den, zer arropa kolore erabiltzen duen profesional bakoitzak, zer den larrialdi bat… Asko ikasi genuen eta primeran pasa genuen berarekin!
Vanesa farmazialariak, bere farmaziaren zati bat ekarri zigun ikasgelara, sendagai bat zer den, zertarako erabiltzen diren, zer mota dauden, nola egiten diren eta nola erabili eta kontserbatu behar diren azaltzeko.
Esperientzia ahaztezina izan da! Eskerrak eman nahi dizkiegu haien denbora eta arreta guri emateagatik. Mila esker! 🏥