PSIKOMOTRIZITATE GELA
Kaixo! Berriro ere, hementxe gaude Haur Hezkuntzako lagunok. Oraingoan, gure eskolako lekurik gustokoena ekartzen dizuegu: PSIKOMOTRIZITATE GELA.
Hemen gure identitatea eraikitzen dugu, mugimenduaren bitartez, lagunekin, objektu zein ezberdinekin elkarrekintzan…. Eta hitzez adierazi ezin ditugun gauza guztiak, hemen ateratzen ditugu. Gure hezitzaileentzat, espazio hau oso baliagarria da, azaldu ezin ditugun gauza guztiak somatzen eta prozesuan aurrera egiten akonpainatzen gaituztelako.
Hasieran, zapatilak kendu, eta blokeekin eraikitako horma bat botatzen dugu. Horrek gure jolasari eta gure momentuari ematen dio sarbidea!
Gero, salto egiten dugu, eskalatzen dugu, etxeak eraikitzen ditugu, mozorratzen gara…. Eta bukatzeko, psikomotrizitate gelan bizi izan ditugun esperientzia guztiak marrazki batean adierazten ditugu, eraikuntza batean sortzen ditugu, edo ipuin batean entzuten ditugu.
Hau bai gozamena!