skip to Main Content

ZINEMARA ERE EUSKARAZ

Kueto Eskolako umeek aukera paregabea izan dute aste honetan hainbat kondaira eta mundo osoko neska-mutilen ohiturak jasotzen duen film sorta batekin gozatzeko, 

Pasadan asteartean, maiatzaren 3an, haur hezkuntzako 3,4 eta 5 urte geletako umeek zinemara joan ziren. Sestaoko Musika Eskolan eskainitako emanaldian, “Harri zopa eta beste zenbait alderantzizko ipuin” izenpean,  eskolako txikiek haurrei zuzendutako pelikula bilduma euskaraz ikusi zuten. 

 

Zinemaren Hontza pertsonaiaren laguntzarekin mundu osoko ohiturak batzen dituen film sorta bat disfrutatu zuten. Aukera ezin hobea umeek beraientzat konkretuki zuzuendutako istorioak pantaila handian eta gainera euskeraz ikusi ahal izateko. 

 

Egon badaude gure etxeko txikiek euskeraz disfruta dezaketen ekintza kultural anitza: zinema, antzerkia, txontxongiloak… gure esku dago beraiekin batera euskeraz disfrutatzen ikastea. Seguru laster Hontza, gure laguna, beste gomedio batzuekin etorriko dela. Beraz, adi egon eta ondo pasatzera!

 

Dokumentu eta loturak
      Back To Top
      Loading