ZUGAZTIETAN GOZATZEN
Aste honetan, Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak Zugaztietako aterpetxean egon gara. Ezin izan gara erosoago egon Ainhoa, Gotzon eta Joni esker, oso ondo hartu gaituztelako.
Jarduera pila bat egin ahal izan ditugu. Astelehenean, gure gelak ikusi eta bertan kokatu ondoren, Zugaztietako lakuak ezagutzera joan ginen eta zaldi eta ahate asko ikusi genituen. Indarrak berreskuratu ondoren, eskalatzera joan ginen. Bai, bai!! Oso ausartak izan ginen, eta orain benetako eskalatzaileak garela esan dezakegu. “Nocillazko” ogitarteko gozo baten ondoren, jolas pila bat egin ahal izan genituen eta asko dibertitu ginen haiekin. Eta, jakina, lo egin aurretik …diskofesta izan genuen!!!
Asteartean, oso goiz jaiki ginen, energia askorekin. Peñas Negraseko Interpretazio Zentroa bisitatu genuen, eta bidean zehar bista ederrak disfrutatu genituen. Bazkaldu eta agur esan ondoren, funikularrean jaisteko zortea izan genuen. Oso dibertigarria izan zen!
Hau bai esperientzia polita! Hori bai. Oso nekatuta iritsi ginen, gure familiak ikusteko irrikaz. Hurrengoan gehiago eta hobe! ☺️