ZUHATZAN EGON GARA!!
Lehen Hezkuntzako 2.mailakoak Zuhatzan egon gara!
Kueto eskolako 2.mailako umeak Zuhatzako irlara joan ginen gure egonaldia egitera.
Maiatzaren 2an abiatu ginen Zuhatzako uhartera. Autobusa eta itsasontzia hartu behar izan genuen bertara iristeko eta eguraldi bikaina egin zuenez uretako ekintza ezberdinetan (pedaloak, arrauna, piragua, surfa, …) primeran pasatu genuen!
Bertan bizi den Bizarbeltz Pirata topatzen saiatu ginen; bilatu eta bilatu, frogak pasa, araudia bete … baina topatu genuen gauza bakarra ALTXORRA izan zen! ETA A ZE NOLAKO DIRUTZA TOPATU GENUEN!
Bi gau zoragarriren ostean, oso nekatuta baina oso pozik bueltatu ginen maiatzen 4an etxera.
Noiz joango gara berriro?