skip to Main Content

AZAROAK 25. ZUEKIN GAUDE.

Azaroak 25ean emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna izan zen. Aurten ere, zenbait ekintzetan parte hartu dugu egun honen garrantzia aldarrikatzeko.

Azaroak 25ean emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna izan zen. Aurten, aldarrikapen gisa, pankarta bat egitea erabaki genuen “post-it”ak erabiliz egoera horri aurre egiteko zer egin beharko genukeen azalduz eta gero, eskola guztia bildu ginen eta “Emakumearen alde” abestia abestu genuen Anemorerekin patioan.

Honen ostean, bosgarren eta seigarren mailakoak San Pedro plazara joan ginen udaltetxeak antolatutako ekitaldira. Han urte honetan hil dituzten emakumeen oroitzapenean isiltasun minutu bat egin eta Saturnino de la Peñako ikasle batzuen aldarrikapena entzun genuen. Horretaz aparte, beste pertsona batzuk parte hartu zuten ere plaza pankartaz betetzen, txapa eta pultsera moreak egiten eta zuhaitzak apaintzen ere.

Egun hau aldarrikatu dugun arren gure benetako ametsa beste bat da: biolentzia matxista behingoz amaitzea eta gure gizartea kutsatzen duen gaitz hau desagertzea. Horren alde borroka egiten jarraituko dugu.

Dokumentu eta loturak
      Back To Top
      Loading