skip to Main Content

GORA SUPERGELA

Gure gela gehienen berri baduzue jada baina agian oraindik ez zeneukaten entzunda... Badakizue eskolan Supergela bat ere dugula? Ez dizuegu orain arte ezer kontatu gauza sekretu inportanteak egiten ditugulako baina tira, bazen garaia gure burua aurkezteko ere! 

Gure gela gehienen berri baduzue jada baina agian oraindik ez zeneukaten entzunda… Badakizue eskolan Supergela bat ere dugula? Ez dizuegu orain arte ezer kontatu gauza sekretu inportanteak egiten ditugulako baina tira, bazen garaia gure burua aurkezteko ere!

Gu Supergelako ikasleak gara eta beste ekintzen artean, supermerkatura goaz seigarren mailako ikasleen laguntzarekin, errezetak sukaldatzen ditugu, psikogelara goaz gure gorputzaren mugimendua lantzeko… Orain ere gabonetako apaingarriak egiten gaude eta lan txokoan gabiltza egunero, burbuelarri. Eguraldi ona egiten badu Sestaoko parkera goaz aire freskoa hartzera eta asteazkenero gure ekintzarik gustokoenaz disfrutatzen dugu: igerilekua! 

Hemendik utziko dizkizuegu gure azkeneko pasadizoen argazkietako batzuk. Zuek ere superheroien bizitza interesgarria ezagutzeko aukera izateko! Gora supergela!

Dokumentu eta loturak
      Back To Top
      Loading