skip to Main Content

E- E- ERRALDOI!

Aurreko ostiralean bisita musikatu dibertigarri bat izan genuen eskolan. Euskal Kulturaren proiektuarekin gure kulturan murgilduta gaudenez, kontaktu agenda atera eta Sestaoko erraldoiei eskatu genien bisita egiteko. Argazkietan ikus dezakezue haien erantzuna!

Gure herriko erroak ezagutzea eta kultura zabaltzea ezinbestekoa da, batez ere hain globalizatuta dagoen mundu honek horiek bigarren plano batera eramaten dituenean.  Hori dela eta, 2. mailan gure kulturako hainbeste arlo aztertzen dituen proiektuarekin lanean gabiltza: euskal musika, herri kirolak, gure euskara maitea…

Guzti honen harira Sestaoko erraldoiei deitzeko ideia okurritu zitzaigun eta ikusten duzuenez gogo onez bisitatu gintuzten. Goizean jada mini-erraldoi batzuekin jolasean ibili ginen baina benetazko ikuskizuna arratsaldean heldu zitzaigun. Haien istorioa kontatu eta dantzat aritu ziren gurekin. E-E-ERRALDOI!

Dokumentu eta loturak
      Back To Top
      Loading