skip to Main Content

ELIKADURA OSASUNGARRIAREN INGURUKO TAILERRA

Hirugarren mailako ikasleok, otsailak 12an, Santurtziko Kabiezes auzoan dagoen Eroski supermerkatura joan ginen, bertan elikadura osasungarriaren inguruko tailerra egitera.

Hirugarren mailako ikasleok, otsailak 12an, Santurtziko Kabiezes auzoan dagoen Eroski supermerkatura joan ginen, bertan elikadura osasungarriaren inguruko tailerra egitera.

Oso gustura ibili ginen. Tailerrean zehar lau erronka ezberdin egin behar izan genituen domina eta sariak lortu ahal izateko. Gosari osasungarria prestatzen ikasi genuen intolerantziak kontuan hartuz, produktu gehienek duten nutri-score etiketa irakurtzen trebatu ginen  eta azkenik bertako produktuak  eta inguru egokian hazitako elikagaiak identifikatu genituen. 

Bertara joateko eta handik etortzeko metroz joan ginen, esperientzia polit honetaz disfrutatzeko.

Dokumentu eta loturak
      Back To Top
      Loading