skip to Main Content

ERMINTXU ETA KUGAK BISITATU GAITUZTE

Urtero bezala, opor luze batzuen ostean Ermintxu eta Kuga eskolara bueltatu dira gu bisitatzera. Aurten ez dakigu non ibili diren baina beti bezala zorion aurpegia nabaritzen zitzaien. Goizean klasera igotzerako unean egon dira gure zain eta agurrak eta besarkadak banatu dituzte guztion artean. 

Dakizuenez, Ermintxu eta Kuga nahiko kezkatuta daude euskara babesteko garrantziaren inguruan eta aurten proposamen berri bat egin digute euskal girotze hori aurrera eramateko: Euskal Spotify baten sorrera. Momentuz antza abesti sorta bat partekatu behar dugu haiekin. Ikusi beharko dugu nora eramaten gaituzten.

Ermintxu! Kuga! Euskararen erabilera sustatzeko parte egin nahi gaituzuen bakoitzean zuekin egongo gara, ez izan zalantzarik. Zuen leloarekin oihu egiten duzuen bezala: EA, EA, EA, EUSKARA GURE BIDEA!

Dokumentu eta loturak
      Back To Top
      Loading