GURE JATORRIAK AZTERTZEN

Guraso batzuk jada dakizuenez, hiruhilabete honetan ” Urrindik etorri nintzen” proiektua aurrera eramaten ari gara 4.mailetan. Gure gelako kultura aniztasunaz jabetzeko eta errespetua garatzeko.
Aurreko asteetan, geletan, galdetegi batzuk prestatu ditugu gelako jatorri desberdinetako familiei egiteko. Gelan ditugun herrialde desberdinak honako hauek dira: Bolivia, Venezuela, Paraguay, Kongo, Senegal, Pakistan, Errumania, Maroko eta Euskal Herria. Herrialde horietako gurasoei eskolara etortzeko gonbidapena luzatu diegu eta gogo onez etorri dira guk prestatutako galderak erantzutera eta herrialde horiei buruzko kultura, historia, gastronomia eta bestelakoak azaltzera.
Horrez gain, AMUGE elkarteko Noemi ere gelara hurbildu da ijitoen kultura eta historia azaltzera.
Ekintza polita, interesgarria eta aberasgarria izan da. Gainera, aukera paregabea izan da familiak eskolara hurbiltzeko eta gure proiektuaren parte bihurtzeko.
Eskerrik asko zuen laguntza eta parte hartzeagatik. Laster arte!




