skip to Main Content

EUSKARALDIA ETA EUSKARAREN EGUNA!

Gezurra dirudi baina jada bi aste pasatu dira gure euskaraldia maitea hasi zenetik...

Egun on ekipo!

Gezurra dirudi baina jada bi aste pasatu dira gure euskaraldia maitea hasi zenetik…

Aste politak izan dira hauek eta gogo biziz ekin diogu euskaraz bizitzeari: Ermintxu eta Kugaren bisita jaso dugu (Mexikotik egon zirela zioten eta egia da hizkeran doinu berezia bazutela), euskaraldia girotzeko muralak egin ditugu, eta, batez ere, euskara ikastetxearen erdigunera eraman dugu.

Baina pelikula on guztietan bezala, bukaerak eta agurrak oso garrantzitsuak dira eta gaurko eguna bidai txikitxo hau borobiltzeko eguna da, gure buruaz harro egoteko eguna. Sestaokoak garelako, SORIONEKUak garelako eta EUSKALDUNAK GARELAKO!

Baina isilegi dago dena… Zergatik ez diogu kaña pixka bat sartzen egun hotz honi? Hona hemen Ugaitzen laguntzarekin zuek osatu duzuen abesti zerrenda makarra! Sakatu Genialy-a eta gozatu!!! 😎

https://view.genial.ly/63693fc9e9b90d00181e0030/interactive-content-kueto-kanta-top

 

Dokumentu eta loturak
    Back To Top
    Loading