skip to Main Content

ATE IREKIAK! BISITATU GAITZAZU!

Otsailaren 7an eta 9an eskolako ate irekiak ospatuko ditugu. Gogoratu eskolan matrikula berriak jasotzeko epea otsailaren 13tik otsailaren 24ra arte izango dela!

Oraindik urrun geratzen zaigu hurrengo kurtsoa baina denbora oso arin pasatzen zaigu eta aurpegi berri pila bat hartuko ditugu hemendik gutxira urtero bezala!

Zu ere gure eskola ezagutzeko gogoekin zabiltzaten horietako bat bazara, hurrengo otsailaren 7an eta 9an gure eskolako ateak irekita izango dituzu parez-pare. Izan ere, bi egun horietan izango dira gure eskolan ate irekien jardunaldiak. Egun horietan era laburrean ikusi ahal izango dituzu gure eskolako instalazioak eta ikasleen egunerokotasunaren parte bat.

Horrekin batera ere gogorarazten dizugu ikasleak matrikulatzeko epea otsailaren 13an ireki egingo dela eta 24an itxi.

Zu ezagutzeko irrikitan gaude! Pasa zaitez guretik!!!

Dokumentu eta loturak
    Back To Top
    Loading